Loading...
Nor Gara2017-12-04T09:39:41+00:00

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko Jubilatuen Lurralde Elkartea.

  • 1980az geroztik EuskoFederpen erakundeak EAEko pentsiodun eta erretiratuen elkarte guztiak koordinatzen eta ordezkatzen lan egiten du.
  • Gure eginkizuna Euskadiko herrialdeetako pentsiodun eta erretiratuen egoera, eskubideak eta zerbitzuak hobetzeko ahal den guztia egitea da.
  • EuskoFederpen barruan hiru partaide ditugu: Araba, Bizkaia (Nagusiak) eta Gipuzkoako herrialdeetako erretiratu eta pentsiodunen elkarteak.
  • Demokrazia parte-hartzailearen printzipioan oinarrituta, pertsonen eta taldeen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea Sustatzea da gure helburu nagusia.
  • Adineko pertsonek ahalik eta gaitasunik onenak garatu ditzaten eta eragiten dieten gaien inguruan ahal den guztian erabakiak har ditzaten lan egiten dugu.
  • Udaletako Gizarte Kontseiluetan sar daitezela sustatzen dugu, Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legeak aurreikusten duen moduan.
  • Horregatik, guri eragiten diguten gaiak erabakitzen diren eztabaida zibileko foro guztietan gaude eta egon nahi dugu.

Gauza bat egiteko zaharregia naizela esaten didatenean berehala egiten saiatzen naiz.

Pablo Picasso

Haurtzaroan jolas egitean gizakiak erakusten zuen seriotasuna berriro aurkitzea da heldutasuna.

Amiel

Zahartzen jakitea da bizitzako maisulanik handiena, eta bizitzaren arte zailaren barruan gauzarik zailenetako bat ere bai.

Friedrich Nietzsche.

Gure Helburuak

  1. Ekintza-unitatea. Lurraldeko Probintzia Elkarteen jarduerak koordinatzea, partekatzen ditugun helburuak hobeto erdietsi ahal izateko.
  2. Elkarte guztiei informazioa, ezagutzak, orientabideak eta aholkuak ematea eragiten dieten arazoekin loturik hartzen dituzten ebazpen, lege-xedapen eta albiste guztien inguruan.
  3. Gizarte Segurantzako Erregimen Orokorreko nahiz Erregimen Berezietako Pentsiodunek eta Erretiratuek dauzkaten edo eduki ditzaketen arazo guztiak aztertzea eta horiei irtenbideak ematea, hala nola lanerako ezgaitasun edo ezgaitasun profesionalagatik, bai Gizarte Segurantzan eta bai Estatu, Probintzia eta Udalerrietan ere, kasu horien alargunak, umezurtzak, edota lanerako berreskuratze fisiologiko edo funtzionalaren prestazioaren onuradun direnak, inolakok klase-bereizketarik egin gabe.
  4. Ekintza-eremu honetan zeresana duten Erakundeekin, Eusko Jaurlaritzarekin, Aldundiekin eta Udalekin harremanak edukitzea eta iraunaraztea, eta Erretiratu eta Pentsiodunen onurarako diren gauza guztietan haiekin elkarlanean aritzea.
  5. Partaide diren Elkarteak ordezkatzea Erkidegoko nahiz Estatuko erakundeen aurrean, eta haien izenean parte hartzea egoki diren Kontseiluetan.
  6. Adineko Pertsonei buruzko arauei alegazioak aurkeztea eta erkidego mailan arau berriak proposatzea edo azterlanak egitea.
  7. Adineko pertsonei egokitutako politiken inguruan demokrazia parte-hartzaileko eta aldarrikapen eraikitzaileko programak proposatzea eta horien ardura hartzea herri-administrazioen aurrean.
  8. Autonomia mailako jarduera-programak proposatzea, probintzietako Elkarteekin koordinatuta.
  9. Partaide diren Elkarteen helburuak defendatzeko eta eraginkortasun handiagoa erdiesteko helburua duen beste edozein ekimen.

Boluntarioak: gure aktiborik handiena

Gure 245 Zentro Sozialetan Ekintza boluntarioak areagotzeko, lurraldeko eta eskualdeetako gure elkarteetan elkarteen parte-hartzea garatzeko eta Euskadiko autonomia-erkidegoan esku-hartze sozialerako eta kohesiorako sare bat eraikitzeko xedea duten jarduerak sustatzen ditugu.

Adineko Pertsonen esku-hartze sozialetan elkartegintza-mugimendua indartzea da gure helburua, eta partaide diren Zentroetan zuzendaritzako kudeaketa-lanak egiten dituzten 1.000 boluntario ditugu.

Kudeaketan parte hartzen duten pertsona guztiek beren borondatez burutzen dute jarduera sozial hori, trukean inolako diru-ordainik jaso gabe.

BOLUNTARIO IZAN NAHI DUT

Gure Filosofia

  • Adineko pertsonaren kontzepzio orokor bat defendatzen dugu, eskubideen subjektu aktibo eta gure gizarteko esparru desberdinetako protagonista gisa.
  • Adineko pertsonek ahalik eta gaitasunik onenak garatu ditzaten eta eragiten dieten gaien inguruan ahal den guztian erabakiak har ditzaten lan egiten dugu.
  • Partaideen helburu komunak erdiesteko orduan ahalik eta eraginkortasun handiena lortu nahi dugu, kolektibo honen alde eta gizarte-zerbitzuei buruzko legeak aplikatu eta hobetzearen alde gogor saiatuz.
  • Demokrazia parte-hartzailearen printzipioa oinarrizko baldintza gisa hartuta, pertsona eta talde bazkideen autonomia, parte-hartzea eta ahalduntzea sustatzea da gure helburu nagusia.
  • Adineko pertsonaren kontzepzio orokorra sustatzen dugu, eta Herri Administrazioek kontuan hartu beharrekoa da zahartze aktiborako politikak diseinatu eta garatzeko orduan.
  • Adineko pertsonak ez gara asistentzia arloko kudeaketen xede bakarrik, gizarte, kultura, ekonomia eta politika alorreko bizitzan protagonista ere bagara. Aktiboak gara, ez pasiboak.
  • Adineko pertsonek bizitza politikoan ordezkaritza handiagoa eta hobea izan dezatela eskatzen dugu lurralde-esparru guztietan.
  • Adineko pertsonen garapen integrala, pertsonala eta soziala sustatzen dugu, genero-arrazoiengatik edota mendekotasun-mailarengatik bereizketarik egin gabe. (Gomendioak; NBE, Europar Batzordea, Nazioarteko Biltzarrak eta abar).
  • Zahartze-politikak Erakunde Arlo guztien erantzukizuna dira. (Jaurlaritza, Aldundiak eta Udalak), lege-esparru batekin eta baliabide ekonomiko batzuekin.
  • Adineko pertsonek beren bizitzako alderdi guztietan erabakiak hartzeko gaitasuna dutela aitortzea. (Consejos Sociales municipales, Consejos forales y Autonómicos) Reclamamos un mayor poder de decisión y gestión en los servicios y actividades dirigidos a las personas mayores, más implicación en sus diseños y su desarrollo, con el fin de adaptarlos al máximo posible a nuestras necesidades y expectativas, así como de fomentar nuestra propia autonomía y actividad.
  • (Udaletako Gizarte Kontseiluak, Aldundiko eta Erkidegoetako Kontseiluak) Adineko pertsonei zuzendutako zerbitzu eta jardueretan erabakitzeko eta kudeatzeko ahalmen handiagoa eta horiek diseinatu eta garatzeko orduan esku-hartze handiagoa eskatzen dugu, gure premia eta eskakizunetara ahalik eta gehien egokitzeko eta, bide batez, gure autonomia eta jarduera propioak sustatzeko.
  • Evitar la utilización de actitudes paternalistas y benefactoras.
  • Jokabide paternalistak eta ongileak erabil daitezela saihestea.

Zuzendaritza

TXEMA ODRIOZOLA AZURMENDI
TXEMA ODRIOZOLA AZURMENDILehendakaria
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam et turpis at ligula malesuada ultricies. Duis eu tincidunt leo sed.
JAIME ZUBIA CINKUNEGI
JAIME ZUBIA CINKUNEGILehendakariordea
Lorem ipsum dolor sit amet, consectetur adipiscing elit. Aliquam et turpis at ligula malesuada ultricies. Duis eu tincidunt leo sed.
KARMELE PEÑAGARICANO LERRA
KARMELE PEÑAGARICANO LERRA
Secretaria con gran experiencia en el Sector público y Administración pública.

Gure zeregina adineko pertsona guztien egoera hobetzea da

“EAEko erretiratu eta pentsiodun guztien ordezkari izatea erantzukizun handia da, baina horien guztien babesa jasotzeak indar handia ematen digu, inolako zalantzarik gabe.”
TXEMA ODRIOZOLA  •   LEHENDAKARIA

Araba

Bizkaia

Gipuzkoa