Berriro ere, batasunak ematen digu indarra.

EUSKO-FEDERPEN erakundeak EAEko hiru herrialdeetako pentsiodun eta erretiratuen elkarteak biltzen ditu: Gipuzkoa, Bizkaia eta Araba.

245 zentro sozial eta 123.000 bazkide kuotadun baino gehiagoren babesa dugu Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, eta horrek Euskadiko elkartegintza-mugimendurik handiena bilakatzen gaitu.

Gure 245 Zentro Sozialetan Ekintza boluntarioak areagotzeko, lurraldeko eta eskualdeetako gure elkarteetan elkarteen parte-hartzea garatzeko eta Euskadiko autonomia-erkidegoan esku-hartze sozialerako eta kohesiorako sare bat eraikitzeko xedea duten jarduerak sustatzen ditugu.

A  R  A  B  A

Las Cuatro Torres” Arabako Pentsiodun, Erretiratu eta Alargunen Probintzia Elkartea

Las Cuatro Torres” Elkartea irabazi-asmorik gabeko Elkarte bat da eta bere bazkideen interesen eta ongizatearen alde lan egiten du.

Gure Elkartea bezalako tokietan edo probintzia barruko eskualde mailakoetan aisialdi, kultura eta gizarte arloko hainbat jarduera egiten ditugu, eta Biltzarretan, bileretan, Batzarretan eta abarretan parte hartzen dugu.

Hori dela eta, elkartegintza sustatzeko laguntza eske jarraitzen dugu eta, horri esker, gurera etortzen direnek ikasten eta baliagarri direla sentitzen, beren aisialdiko denbora librea aprobetxatzen eta gizartean parte hartzen jarraitzen dute.

Agintariekin, Instituzioekin eta Probintziako nahiz Probintziaz goragoko Erakundeekin elkarlanean aritu eta parte hartzeko plan bereziak finkatzen ditu bazkideen prestakuntza soziokulturalean laguntzeko edota beren arazo bereziei irtenbide bat bilatzeko.

LAS CUATRO TORRES” Arabako Pentsiodun, Erretiratu eta Alargunen Elkartea, zalantzarik gabe, probintzia barruko Elkarterik garrantzitsuena da daukan bazkide kopuruari eta bere bazkideentzat antolatzen dituen kultura nahiz aisialdi arloko jarduerei erreparatuz gero.

LAS CUATRO TORRES” Arabako Pentsiodun, Erretiratu eta Alargunen Elkarteak dituen helburuen artean Abesbatza bat eta Antzerki Talde bat sortzea dago, lankidetza sozial batzuei erantzun nahian.

LAS CUATRO TORRES” Elkarteak Zuzendaritza Batzorde bat du ondorengoek osatua: LEHENDAKARIA (ANTONIO GONZALEZ CABEZUDO JN.), Lehendakariordea, Diruzaina, Idazkaria eta zenbait bokal. Eta denen ardura da finkatzen diren Lan Arloak garatzea, ondoko eginkizunekin:

  • Elkartearen eguneroko kudeaketaz arduratzea, betiere, Batzar Orokorraren jarraibideak betez eta haren kontrolpean.
  • Elkarteak aurrera eramango dituen ekintzen egitaraua egitea.
  • Gastu eta Sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuak Batzar Nagusiari aurkeztea, hark onets ditzan.
  • Batzar Nagusiaren bileretako Eguneko Gai Zerrendak prestatzea, eta ohiko nahiz ezohiko Batzar Nagusietarako deialdiak egitea.
  • Bazkideek egiten dituzten proposamen eta iradokizunei erantzutea eta horien inguruan beharrezko neurriak hartzea.
  • Lan Arloak antolatzea eta finkatzea, eta bokal batek hartuko du horietako bakoitzaren erantzukizuna. Hauek dira: Ekonomia Arloa, Administrazio Arloa, Arlo Soziokulturala eta Aisialdikoa, Aholkularitza eta Informazioa eta Harremanak Erakunde, Instituzio eta gainerako Elkarteekin.
  • Batzar Nagusiari berariaz esleitu ez zaion beste edozein.
EVENTOS FUTUROS
0
bazkide
0
Zentro Sozial

En el siguiente mapa, reunidos y ordenados por COMARCAS, encontrarás los 23 Centros Sociales que pertenecen a esta Asociación en el ámbito provincial de Araba.

[wagm_maps id=1]

B I Z K A I A

Bizkaiko Herrialde Historikoko erretiratu eta pentsiodunen elkarte guztiak biltzen dituen erakundearen izena Nagusiak da eta Bilboko Alde Zaharrean Pilota kaleko 10-3. solairuan (Burtsaren Eraikina) du egoitza. (ver mapa).

Batzorde Iraunkorra:

Lehendakaria (ROBERTO MARTINEZ JN.), Lehendakariordea, Idazkaria, Diruzaina, Bilboko Eskualdeko Ordezkariak eta Laguntzaileak ditu. Hamabostean behin egiten ditu bilerak, edo gaiek hala eskatzen dutenean, NAGUSIAK elkarteak sustatzen dituen jarduerei arreta egiteko. 12 lagun dira guztira.

Zuzendaritza Batzordearen Osoko Bilkura:

NAGUSIAK barruko Elkarteak biltzen dituzten 10 Eskualdeetako ordezkariek eta Batzorde Iraunkorrak osatua dago. Bi hilean behin elkartzen dira eta guztira 22-26 lagun dira.

Adinekoekin zerikusia duten alderdi guztiei erantzuteko, eta Gizartean gauzatzen diren planteamenduak kontuan izanik, beharrezkoa da ADINEKOEN egoerari eragiten dioten erakunde publiko nahiz pribatu guztietan parte hartzea.

Alde batetik, gure eskubideak defendatzeko eta, bestetik, gure kolektiboak proposatzen dituen ekarpenak egiteko.

Aldi berean, eremu guztietan egiten dituzten proposamenak aldez aurretik ezagutzeko.

Ondokoekin elkarlanean ari gara:

  • Erretiratu eta Pentsiodunen Euskadiko Federazioa.
  • Adineko Pertsonen Estatuko Kontseilua.
  • Adineko Pertsonen Euskal Kontseilua.
  • Bizkaiko Adineko Pertsonen Kontseilua.
  • Hirugarren Sektorea. Elkarrizketa Mahai Zibila.
  • Bilboko Gizarte Zerbitzuen Udal Kontseilua.
  • AGE. Europar Plataforma.

Beste batzuk: Euskal Herriko Unibertsitatea, Deustuko Unibertsitatea, Osakidetza, Bolunta, Ganbara.Nagusiak elkarteko zuzendaritza 14 lagunek osatzen dute; Lehendakaria, Lehendakariordea, Idazkaria, Diruzaina, guztiak ere Batzorde Iraunkorreko partaide, eta beste 10 Bokal (bakoitza bere eskualdearen ordezkari gisa). Batzorde Iraunkorra astean behin elkartzen da eta Zuzendaritzak eta laguntzaileek osatzen duten osoko bilkura hilean behin (aurrez bilerak egin dituzte Lurraldeko 10 Eskualdeetako bakoitzean:
Arratia, Bilbo, Durangoaldea, Enkarterri, Gernikaldea, Lea-Artibai, Ezkerraldea-Meategi Ingurua, Mungialdea-Txorierri, Nerbioi-Ibaizabal, Uribe-Kosta.

Hiru hilean behin eskualdeko bilera bat egiten dugu eskualde bakoitzean, eta bertan, herri bakoitzeko elkarte guztiek parte hartzen dute, beren eskualdeko arazoak aztertzeko.

Jarduera horien guztien berri ematen dute Urteko Batzarrean, baita urtero prestatzen duten Memorian ere.

EVENTOS FUTUROS
0
Bazkide
0
Zentro Sozial

En el siguiente mapa, reunidos y ordenados por COMARCAS, encontrarás los 137 Centros Sociales que pertenecen a esta Asociación en el ámbito provincial de Bizkaia.

[wagm_maps id=2]

G I P U Z K O A

AGIJUPENS
(Gipuzkoako Erretiratu eta Pentsiodunen Probintzia Elkartea)

AGIJUPENS erakundea Gipuzkoako erretiratuen eta pentsiodunen elkarte guztiak bateratzen dituen antolamendua da. Bere tokigunea, helbidea Donostian dago, Okendo kalean 5-4ª. Bere telefonoa 943.428575 da.

Bere lan eremua Gipuzkoako Lurralde Historikoan kokatzen da. 1978.urtean sortu zen, giza-mailako elkartea eta guztiz independientea, apolitikoa, demokratikoa eta Gipuzkoako probintziako erretiratuen eta pentsiodun guztiei irekia.

Bere HELBURU NAGUSIA Erretiratu eta Pentsiodunen elkarte mugimendua bateratzea eta elkargunetzea da, batez ere parte-hartzea, berri-ematea bultzatzea, azkenean Gipuzkoako Pertsona Nagusien ongizatea eta bizi kalitatea suspertuz.

BESTE HELBURUAK ETA HAINBAT EKINTZA:

  • Pertsona Nagusien arazoak zabaltzea eta ongi bideratzea, zein bere eskubideen babesa eta bultzada emanez.
  • Gipuzkoako hainbat herrietako elkarte desberdinen koordinakuntza eta bultzada babestea eta bideratzea.
  • Gizarte zerbitzuak eta hainbat laguntza sustatzea beste hainbat erakunde publikoekin elkarlana indartuz, bai udal mailan, aldundi mailan edo beste hainbat erakunde publiko zein pribatuekin.
  • Antolatu kultur eta jolas ekintzak (aholkularitza, Pertsona Nagusien Ibilaldia, Abesbatza eta Antzerki taldeak, lehiaketak, jolas parte-hartzaileak probintzian zein bailara mailan…

ANTOLAMENDUA:

AGIJUPENS elkartea bere lehendakaria (José Riviere), lehendakari-ordea, idazkaria, diruzaina eta Gipuzkoako hamar bailaretako arduradunekin ZUZENDARITZA BATZORDEA osatzen dute. Nahiz eta hilero bildu, eta gaien garrantzia eta premiatasuna ikusirik hamabostero bildu daitezke.

Gipuzkoako hamar bailarak indartu nahi dira, eta era berean Zuzendaritza Batzordeak zuzenki bultzatu nahi ditu: Donostialdea, Pasaia Errenteria, Bidasoaldea, Goierri, Tolosaldea, Beterri, Urolagoiena, Debagoiena, Eibar, Urola-Kosta…

BATZAR NAGUSIA urteoro martxo aldean ospatuko da, eta urtealdiko berri emanez eta egin diren hainbat ekintzen berria zabalduz eta ebaluatuz. Era honetara, gastu eta sarreren urteko aurrekontua eta aurreko urteko kontuak aurkeztuko dira, hark onets ditzan.

BESTE GAIAK:

  1. Lan arloak antolatu, finkatu eta bultzatu behar dira, bai administrazio arloan, ekonomi arloan, arlo soziokulturala eta aisialdiko arloan, aholkularitza eta informazioa arloa, eta baita ere, harremanak sendotu erakunde, instituzio eta gainerako elkarteekin.
  2. Elkarlana sakondu eta sendotu beste erakunde hauekin:

-Erretiratu eta Pentsiodunen Euskadiko Federazioarekin (FEDERPEN).

– Adineko Pertsonen Foru Kontseiluarekin.

-Hirugarren Sektoreko Mahai Zibilarekin.

-Herrietako Gizarte Zerbitzuetako udal kontseiluekin, eta era apartekoan, Donostiako udal kontseiluarekin.

ONDORIOAK:

Lan guzti honen gakoa Pertsona Nagusien bizi-kalitatea suspertzea da, beraien arteko elkar-lotura bultzatuz, denbora librearen edo aisialdiaren ustiapena eta probetxua lortuz, herri desberdinetako elkarteen kudeaketa txukuna bultzatuz eta elkar-bizitza indartuz, guztion arteko elkarremana txukun bideratuz eta beste hainbat ekintza personal eta sozialak, jolas eta kulturalak ahalbideratuz.

EVENTOS FUTUROS
0
Bazkide
0
Zentro Sozial

En el siguiente mapa, reunidos y ordenados por COMARCAS, encontrarás los 70 Centros Sociales que pertenecen a esta Asociación en el ámbito provincial de Gipuzkoa.

[wagm_maps id=3]